XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...): XIX. mendetik aurrerako kartografia eta aipatzen diren agirietako berri historikoak.
A) XII. ETA XIII. MENDEAK. HASIERAKO GUNEA.1.149. urteko agirian, Santa Marina izan ezik, ez da gaur eguneko hiribarruaren atalik azaltzen.
Inguruetako beste bi toki ere aipatzen dira: Olalde eta Bidaurreta.
Gainerako leku-izen guztiak baserri girokoak ditugu.
Bestalde, Zumeltzegiko dorrea eraikuntzarik zaharrenetakoa dugula gauza jakina da.
Ba, dorretxe hau inguratzen duten kaleen antolabide irregularrak, kale horietako baten izenak
Gainera, ahoz aho heldu zaigun tradizio herrikoi batek dioskunez, Mendiko kalearen eta Zumeltzegirako igoeraren bitartean dagoen ortu eta baratze sail horretan hirigune zahar bat omen zen.
Egia esan, paraje horretan dauden zenbait ortutako hormek eta ateek era horretako eraikuntzetan izan ohi direnek baino itxura hobea eta sendoagoa dute.
Bestalde, menpekoen etxebizitzak jauntxo-dorreen ondoan jartzea eraketa eta antolamendu feudalaren bereizgarri bat dugu.